Argumento de Giza Histologia Medikoa
Liburu hau Biomedikuntza arloko ikasle eta profesionalei zuzenduta dago. Histologiak jakintza-arlo moduan, ehunen egitura du aztergai eta nola antolatzen diren ehun horiek izaki bizidunak eratzeko. Liburu honetan, giza gorputzaren aparatu eta sistemetako organo bakoitzaren ehunen antolakuntza azaltzen da. Bertan, itxura eta forma morfologikoen deskribapenaz haratago, beste jakintza-arlo batzuekin erlazionatzen dira egitura histologikoak, hala nola Biologia, Fisiologia, Anatomia edota Patologiarekin. Giza histologia orokorra liburuaren jarraipena den honek azalpenak ezinbestekoak diren kolorezko irudiekin osatzen ditu, histologoaren nahitaezko bidelagun den mikroskopio bidezko behaketaren atal moduan.0