Argumento de Gerra Zibila Berriatuan Eta Lekeitioko Frontean. Berriatua Berrezarkuntzan, Ii. Errepublikan Eta Gerra Zibilean
Berriatuan, gudako lehen lerroan geratu ziren beste herri batzuetan baino zibil gutxiago hil ziren: sei bonbardaketen eta tiroen ondorioz, eta kleroko bi kide fusilatuta (abade bat Larruskainen eta moja bat Bartzelonan). Gainera, guk dakigula, herriko mutilik ez zen hil borrokatzen, eta beste fronte batzuetan baino soldadu gutxiago hil zirela pentsa daiteke. Edonola ere, berriatuarren bizipenak gerrako frontea euren lurretan izan zuten beste herri batzuetakoen antzerakoak dira. Berriatuan ere samina eta beldurra nagusitu ziren 1936ko irailean, frontea bere lurretan kokatu zenean. Gainera, frankistek 25 pertsona atxilotu zituzten, zazpi emakumeri ilea moztu zieten eta hainbatek isunak, ondasunen bahiketak eta bortxazko lanak jasan behar izan zituzten.0