Argumento de Far Westeko Euskal Herria
Ameriketako Mendebalde Urruneko paisaia, pioneroak eta urre-bilatzaileak, saloon-ak eta diligentziak, ganadu garraiatzaileak, artzainen eta abeltzainen arteko liskarrak, indioak, cowboy harroxkoak eta hiltzaile kontratatuak. Azken batean, Far West zaharraren historia, baina oraingo honetan ez Hollywooden bertsioan, baizik eta han ibili ziren eta herrialde hura altxatzen lagundu zuten euskaldunek kontatua.
Aldi berean, euskaldunak emigratzaile izan ziren garaiko kontuak. Aspaldi ez dela, milaka gazte euskaldunek utzi zuten beren etxea. Askok ilegal izatearen drama bizi izan zuten, hizkuntza eta ohiturak ez jakiteagatik arlote sentitu ziren. Zorionez, hala ere, beren sarea eraikitzen jakin zuten eta, horri esker, gizarte berrian errazago integratzeaz gain, jaioterrira lotzen zituen hariak tinko iraun zuen.0