Argumento de Euskara Ikaslearen Gramatika Praktikoa
Euskara-ikaslearen gramatika praktikoa ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako erreferentzia markoak zehazten dituen A1, A2 eta B1 mailetako euskara- ikasleari zuzenduta dago (hasierako erabiltzailea, oinarrizko erabiltzailea eta erabiltzaile independentea).
Adierazpide linguistikoak hautatzean eta gramatika-azalpenak ematean, ikasle horiek
hartu dira kontuan.
Gramatika erraza, argia eta praktikoa da. Azalpen teorikoak ikasleek erraz ulertzeko modukoak dira eta ikasleentzat ohikoak diren zalantzak hartu dira aintzat. Azaltzen den eduki gramatikal bakoitzaren esanahia hobeto ulertzeko, hainbat estrategia erabili dira: irudiak, adibideak, elkarrizketak, lotura duten beste eduki gramatikalen erreferentziak, salbuespenak edota eduki nahasgarriak nabarmentzeko deiak, arauak ematean azpimarratu nahi diren xehetasunak, laburpen-taulak eta alderdi praktikoa lantzeko ariketak.
Euskara-ikaslearen gramatika praktikoa ren helburua da:
? Eduki gramatikal berriak lantzeko ikaslearentzako gramatika izatea.
? Ikaslearen kontsulta-gramatika izatea.
? Ikaslearentzako teoria eta praktika modu errazean lantzeko gramatika izatea.
Euskara-ikaslearen gramatika praktikoa ikasmateriala, Gramatika lan-koadernoekin osatzen da.0