âErrazena litzateke ETA âterrorismoaâ besterik ez dela izan esatea, gurekin zerikusirik ez duela, eta kito. Baina hasieratik eta gaur arte ETA gurea izan da, euskal gizarte osoarena. Su-etenaren ondoren ETAk behin-betiko agur esatea gizartearen erantzukizuna ere bada neurri batean. Zer egiten dugu orain ETAren hondakinekin?â.
Su-etenaren inguruko hausnarketa ausart honek politikaren premia aldarrikatu nahi baitu, politika aurreko esparrura garamatza eta errealitateak izaera ertz askotarikoa duela azpimarratzen digu. Hargatik, errealitatera behar bezala hurbiltzeko, talaia askotatik begiratu beharko diogu, batzuek munstro gisa eta besteek utopia baten itxura emandakoari benetako aurpegia ikusteko.