Argumento de Errekastoa
Ziri-ziri, miri-miri! Nondik dator euri-ura? Hodeietatik, noski! Eta nora doa?
Itsasora?
Errekastoak errekan isuriko du ura, eta errekak, ibaian. Ibaiak, berriz, itsasoan.
Eta itsasoko ura, milioika tanta, hegan doaz zerura eta hodeietan pilatzen
dira. Eta hodeiak handitu egiten dira, loditu. Eta euria berriz? Uraren
zikloa ezagutzeko liburu polita, testu samurrez eta marrazki koloretsuez hornituta.0