Argumento de Erreka Haizea
Egunerokotasuneko bizipenetatik abiatu da Sonia González liburu honetan, munduaren gaineko ikuspegi kritikoa emateko. Bizitzaren arrakalak disekzionatu ditu, eta zirrikituetan ezkutatzen diren sakoneko desberdintasunak, minak, ezin esanak azaleratu. Baina baita indarra ere, isiltasun behartuari hitzarekin erantzuteak ematen duen indarra.Erreka-haizearen epeltasun itogarria lagun, testu laburrez osatutako arnas luzeko liburua idatzi du. Harremanetan estutzen gaituzten botere harremanez, isilpenaz, heriotzaren hautu kontzienteaz. Zoramenera eta heriotzara hurbildu eta sendatuta itzultzeaz. Minaren geografia izan daiteke saiakera hau, edo bizitzarena berarena.1