Argumento de Erlijio Katolikoa. 3 Urte. Kaixo, Jesus
Kaixo, Jesus dugu Ikasmina argitaletxeko Erlijio Katolikoko proiektu berria, haren bitartez ikasgelako zure lana agerikoa izan dadin eta erlijioko eskolak eta balioetan heztea aintzat har daitezen. Ikasmina argitaletxean badakigu zein diren Haur Hezkuntzako Erlijio Katolikoko irakasleen premiak. Haur Hezkuntzako Kaixo, Jesus proiektua zu zeu eta zure ikasleak gogoan hartuta sortu dugu. Edukien kalitatea eta erlijioarekin lotutako pedagogia oinarritzat hartuta, proiektu honek zure ikasleak motibatuko ditu. Material, jolas eta baliabide asko aurkituko dituzu, eskoletan lagungarriak gerta dakizkizun. Ikasleen MOTIBAZIOA pizten da, eta bizipenen eta jolasen bidez ikasarazten zaie: Hainbat teknika (estanpazioa, collagea eta plastilinazko iruditxoen argazkia) erabiliz landutako irudien aberastasuna dela tarteko, haurren sormena sustatzen da. Proiektuko maskota, Lo, ur tanta bat da, eta zure ikasleek alboan izango dute ikasturte osoan. Elementu apropos-aproposa da, haurrak emozioetan hezten hasteko. Bikaina da ikasleen arreta erakartzeko, haiengandik gertueneko bizipenak oinarri hartuko direnez gero; eta horri esker, haurren interesetan oinarrituta antolatuko duzu ikaskuntza. BIBLIAKO KONTAKIZUNAK sakon lantzen dira Baliabide didaktikoak kalitate handikoak izateari esker, eduki nagusiak ikasteko pizgarriak eskaintzen zaizkie ikasleei. Gure baliabide guztiak jolasetatik abiatzen dira; baina, aldi berean, elementu pedagogikoak dituzte oinarri. Bibliako testuak arreta handiz hautatu dira, eta horretan, haurrentzako baliabide zirikagarriak erabili ditugu: animazioak, kontakizunak, ikasgelako laminak... BALIOETAN HEZTEA sustatzen da Hainbat jarduera proposatzen dira, kristau-balioak erraztasunez ulertzeko. Emozioetan hezteko jarduerak lantzen dira (emozioak bereiztea, adieraztea eta autorregulatzea). Ikasleak lankidetzan aritzea sustatzen da, eta familiarekiko loturak sendotzen dira.0