Omenaldi bat da gure gizarteak apetak emanda bihozgabe eta arduragabeki egunero abandonatzen dituen animalia horiei. Hanka erabat nekrosiak joa zuela abandonatu zuten Erika, baina suertea izan zuen ebakuntza egin ahal izan geniolako eta gure lankide Taniak adoptatu eta mimatu zuelako hil zen arte.
Ipuin hau autoestimuaren aldeko mezu bat da, haurtzaro deitzen dugun garai magiko baina hauskor hori inork apur ez dezan, ezta perfektu usteko jende horren intolerantziak ere.