Irati Garmendia naiz, ordiziarra, 1994an jaioa naiz eta 2016an Haur Hezkuntzako gradua amaitu nuen Euskal Herriko Unibertsitatean. 2017an oposaketetarako deialdia atera eta bertan aurkeztea pentsatu nuen, zerrendetan sartzea helburu izanik. Soilik 3,5 punturekin aurkitzen nintzen, eta beraz, plaza ateratzearen ideia oso urrun ikusten nuen. Baina, azkenean lortu nuen, horrenbestetan amestutako plaza 23 urterekin lortu nuen. Jarraian aurkituko duzuen dokumentua 2017ko Haur Hezkuntzako oposaketetarako sortu nuen, bigarren atalerako, hain zuzen ere; hau da, programazioaren entrega eta aurkezpenerako.