Kanalako eskola izenez ezagutzen den eraikina Legendikako neskentzako eskola izan zen ia mende erdiz eta, gaur egun, auzo honetako Gizarte etxea dago bertan. Aurten ehun urte betetzen ditu (1914-2014), eta oroitzapeneko ekitaldien barruan kontakizun historiko txiki bat egiteko ideia sortu zen, kanalatarrek euren historiaren berri izan dezaten.