Argumento de Egungo Euskal Haur Eta Gazte Literaturaren Historia
Azken urteotan Euskal Haur eta Gazte Literaturak aurretik ezagutu gabeko garapena izan du. Bada, Egungo euskal haur eta gazte literaturaren historia honetan, lehenengo idazlan modernoak agertu zirenetik gaur egunera arteko gertakariak, idazlanak eta berri nagusienak biltzen saiatu gara. Lehenengo atalean, gaur egungo egoera kokatzeko sarrera historiko labur baten ondoren, azken hiru hamarkadetan euskaraz idatzitako zein euskaraturiko Haur eta Gazte Literaturaren eboluzioa dakargu: kantitatearen eta kalitatearen gorakada, literatura-sistemaren eraketa, emakumeen presentzia eta, horrekin guztiarekin batera, albumak gurean eman dituen lehenengo urratsak. Bigarren atala, ostera, hamazazpi idazlanen azterketek osatzen dute. Bada, hamazazpi analisi horiek bide ematen dute lehenengo atalean esandakoa hobeto ulertzeko eta geure idazle eta idazlan garrantzitsu batzuk ezagutzeko.0