Argumento de Deutsch Euskaldunentzat
Gero eta ikasle gehiago dira gaur egun Euskal Herrian ikasketak osorik euskaraz egiten dituztenak. Honek erronka sorrarazten ditu atzerritar hizkuntzen irakaskuntzari begira. Ikasleek, elebidunak izanda ere, ama-hizkuntza izaten baitute abiapuntu beste hizkuntzak ikasteko orduan. Geurean, euskara alegia. Ikasleen ama-hizkuntza kontuan hartu beharrekoa da hortaz atzerritar hizkuntzen irakaskuntzan, irakas baliabide egokiak prestatuz, bai gramatika eta ariketen arloan, bai eta kulturari buruzko azalpenetan ere. Hauxe da irakaskuntzaren kalitate-maila eta arrakasta bermatu ahal dituen bakarra, hirugarren edo zubi-hizkuntza baten erabilera beti ere kaltegarri delarik emaitzeei doakienez. Zubi-hizkuntzaren beharrik ez izanak euskarazko hezkuntza bere osotasunean onartzea esan nahi du, eta hein berean, euskarari atzerriarekiko harremanetan zor zaion lekua ematea ere. Gure irakas baliabideon xedea bat dator hezkuntzaren beraren helburuarekin: hots, atzerritar hizkuntzen irakaskuntzaren goi-mailako kalitateari eustea euskal curriculum delakoaren barruan. Irakas baliabideak bi mailatan landu behar dira: 1) ume eta gazteei zuzendurikoa. 2) heldueei zuzendurikoa. Gure eskaera hau lehen mailari dagokio, baina bigarrenean ere erabil daiteke. Irakas gehigarri malgua da hemen aurkezten duguna, hau da, edozein irakaslek edozein tokitan erabiltzeko modukoa. Gure egitasmoa Europa Kontseiluko A-1 mailari egokitzen zaio. hezkuntza eleanitzarekin zerikusia duelarik. Hemen proposatzen duguna ikas liburuen gehigarri bat da, alemana ikasten duten euskaldunenei zuzendua (DBH eta batxilergo maila). 195 orrikoa. Gramatika, komunikazioa eta kulturari buruzko ariketak eta jakingarriak dakartza. Gehien erabiltzen diren ikasliburuen osagarria da, oraingoz ikasliburu guztiekin batera erabilgarria, etorkizunean berriz ikasliburu bakoitzari egokituko zaiona. Informazio gehiago:www.tandemcity.info/deutsch/de14_deutsch-fuer-baskInnen.htm0