Libros > Literatura > Literatura Italiana > DENAK HASPERENKA
Portada de Denak Hasperenka

Denak Hasperenka

Autor:Pedro Lizarralde Larraza (traductor);
Categoría:Literatura Italiana
ISBN: 9788487484636
Igela Argitaletxea nos ofrece Denak Hasperenka en euskera, disponible en nuestra tienda desde el 01 de Noviembre del 2005. Disfruta del placer de la lectura con esta obra, y culturizate al mismo tiempo que te diviertes. Este libro cuenta con un total de 248 páginas , unas dimensiones de 20x12 cm (1ª ed., 1ª imp.).
Leer argumento »
Ver todas las novedades de libros »

Argumento de Denak Hasperenka

Sondrion jaioa 1937an, Comiche (Einaudi, 1971) izeneko eleberri labur batekin agertu zen literaturaren plazara. Hurrena, abenturazko hiru kontakizun luze argitaratu zituen, Guizzardiren abenturak, Bagutta saria jaso zuena 1972an. Eta haren ondoren Denak hasperenka (1976) eta Paradisuko almanaka (1978). Gero, Parlamenti buffi (Erretolika irrigarriak) izeneko trilogian bildurik eman zituen hirurak argitara 1989an eta Mondelo Saria jaso zuen harengatik1990ean.
Tarte horretan Quattro novelle sulle apparenze eta Verso la foce argitaratu zituen, besteak beste. Eta Narratori delle pianure liburuak (1985) Premio cinque scole eta Premio Grinzane-Cavour) jaso zituen.
Gianni Celati, gainera, itzultzaile ere bada, eta Roland Barthes, L.F. Céline (Viaggio al termine della notte), Jonathan Swift, Jack London, Mark Twain, Herman Melville, Joseph Conrad, eta beste zenbait autore frantsesen eta ingelesen obrak itzuli ditu.
Periferike jardunaldietan parte hartu izan du, B. Atxagarekin, John Bergerrekin eta beste hainbatekin.

LIBURUA

Beti lasterka eta ihesi ibiltzen dela-eta Garibaldi deitzen dioten mutiko baten bizitza eta abenturak dira. Izan ere, beti ihesi dabil bere aita zakar eta neurastenikoarengandik bere anaiarengandik, liburu gehiegi irakurtzen dituelako, eta bere familiako gainerakoengandik, alproja hutsak baitira.
"1971n Estatu Batuetara joan nintzen, eta han sortu zen Denak hasperenka. Herrixka batean bizi nintzen, muino baten behealdean, eta nire bizilagunak ziren bi irlandar, New Jerseyko judu bat, Bombayko indiar bat, Osakako japoniar bat eta bi amerikar zuri eta protestante, Bostongoak. Nahaste etniko hartan, hazi nintzeneko familiako hizketa etortzen zitzaidan gogora. Eta horrek idazteko gogoa ematen zidan, beharbada bizimodu hura --pertsonaia mitikoz, amorrazio zaratatsuz, amodiozko tirabira eta irrika bridagabez osatua hain baitzegoen urrun, non ia mundu imaginarioa bihurtua baitzen ordurako.
Hizketak, beraz, osaben, aitonen, gurasoenaren kutsua du: baina ez da mundu honetakoa. Bestalde, aspaldi hartan komikizale amorratua nintzela nabari da idazkeran."
Gianni Celati.

Igelak argitaratutako Gianni Celatiren beste liburu batzuk:

DENAK HASPERENKA

GUIZZARDIREN ABENTURAK

PARADISUKO ALMANAKA0

Ultimacomic es una marca registrada por Ultimagame S.L - Ultimacomic.com y Ultimagame.com pertenecen a la empresa Ultimagame S.L - Datos Fiscales: B92641216 - Datos de Inscripción Registral: Inscrita en el Registro Mercantíl de Málaga, TOMO: 3815. LIBRO: 2726. FOLIO: 180. HOJA: MA-77524.
2003 - 2019, COPYRIGHT ULTIMAGAME S.L. - Leer esta página significa estar deacuerdo con la Política de privacidad y de uso