Argumento de Camas Desechas
Encuadernación: Rústica
Idioma bilingüe: Castellano y euskera
Mende erdia betetzen duten Literatur Sari hauetan, eta hamaseigarrenez antolaturik izan den antzerki norlehenkan, hamaika antzerki lanen artean Aurelia Arkotxa, Ana Toledo, Imanol Elias, Daniel Landart eta Patri Urkizuk osaturiko epai mahaiak, Andia kaleko Ekitaldi-Aretoan otsailaren 23an bildurik, Ohe Deseginak titul ua daraman antzerkiari hobestea erabaki zuen. Plikak irekitakoan Patxi Zubizarreta (Ordizia 1964) agertu zen irabazle gisara. Inondik ere ez da idazle ezezaguna Euskal Letretan. Haur eta gazte literaturan idatzitako lanen artean, Usoa, hegan etorritako neskatoa, Urrezko giltza eta Atxiki sekretua aipa daitezke, irudiak Asun Balzola, Jokin Mitxelenak eta Elena Odriozolak burutuak izan direlarik. Bereak dira Printze Txikia edo Mirarien kalezuloa idazlanen itzulpenak ere, edota helduentzat idatzitako Eztia eta ozpina edo Joan bezalako nobelak. Pospolo kaxa bat bezala liburuan hainbat performancetako testuak jasotzen dira, baina horiek agertokira eramateko orduan lagun izan ditu, besteak beste, Joserra Senperena, Pello Ramirez edo Jabier Muguruza musikari-kantariak.1