Libros > Novedades > BURUKO HURA (SOINUDUNA) NORK EGIN ZION JAKIN NAHI ZUEN
Portada de Buruko Hura (soinuduna) Nork Egin Zion Jakin Nahi Zuen

Buruko Hura (soinuduna) Nork Egin Zion Jakin Nahi Zuen

Autor:HOLZWARTH;
Categoría:Otros
ISBN: 9788476816851
PAMIELA ARGITALETXEA nos ofrece Buruko Hura (soinuduna) Nork Egin Zion Jakin Nahi Zuen en vasco, disponible en nuestra tienda desde el 05 de Abril del 2019. Disfruta del placer de la lectura con esta novedad, y culturizate al mismo tiempo que te diviertes. Este libro cuenta con un total de 16 páginas .
Leer argumento »
Ver todas las novedades de libros »

Argumento de Buruko Hura (soinuduna) Nork Egin Zion Jakin Nahi Zuen

Horixe gainetik ipuin honen argumentua, baina hitzak baino adierazkorragoak dira irudiak kasu honetan. Satorraren haserrea eta harridura (animalia ezberdinek “Nik honela egiten dut” esan eta egin ondoren izandako harridura) ederki islatzen baitira orri guztietan; haserrea galdetzean, harridura erantzunean. Baina horrez gain ipuin honen hogei orrietan ez da behin ere aipatzen gorozkia, gorotza, kaka hitz gakoa; hots “buruko hura”.

Ipuinean egitura bera errepikatzen da behin eta berriro, eta arestian aipatu bezala bi zatitan banatzen da: alde batetik satorraren galdera, “Zu al zara buruko hau egin didana?” esaldia komentario batekin batera (“galdetu zion ahuntzari, bere ametsetatik irtenaraziz”, “galdetu zion larrean bazkatzen zen behorrari”, “galdetu zion hausnarrean ari zen behiari”, eta abar; eta beste aldetik animaliaren erantzuna: “Ni? Ez, zergatik? Nik honela egiten dut” esaldia komentario batekin batera. Eta berriz esaten diren esaldi horiek errepikapen edo erritmo zentzua ematen dioten bezala, komentarioetako ezberdintasunek aberastu eta bereiztu egiten dituzte animalia bakoitzaren ezaugarriak.

Irudietan ere, satorrarekin gertatzen den bezala; haserrea eta harridura, animaliekin ere jolas egiten dute egileek; ahuntza erdi lo daukagu, begia hausnarrean, txerria patxadan, erbia harritua... eta ondoren animalien frogak beraiek ez direla izan erakusteko; mota, neurri, estilo eta ugaritasun ezberdinetako kakak agertzen dira satorraren harridurarako.

Ipuina, beraz, oso egitura sinplea duen kontakizuna dugu, guztiz egokia kontatzeko eta irudien bidez jarraitzeko (are gehiago, irudien bidez jarraitu beharreko kontaketa dela esango genuke); egokia haur txikientzat, azken finean umorea da nagusi kaka, gorotz eta gorozkien kontu honetan.

Komentario honetan, jakina, ezin dugu ahaztu argitaletxe berri bat plazaratu dela euskal letretan liburu honen bidez: Galiziako Kalandraka argitaletxea, hain zuzen. Haur txikientzako irudi liburuetan espezializatu den argitaletxe honek apostu sendoa egin du kalitatezko liburuekin. Esku artean dugun hau, Koldo Izagirrek euskaratua, horren adibide garbia da.0

Ultimacomic es una marca registrada por Ultimagame S.L - Ultimacomic.com y Ultimagame.com pertenecen a la empresa Ultimagame S.L - Datos Fiscales: B92641216 - Datos de Inscripción Registral: Inscrita en el Registro Mercantíl de Málaga, TOMO: 3815. LIBRO: 2726. FOLIO: 180. HOJA: MA-77524.
2003 - 2019, COPYRIGHT ULTIMAGAME S.L. - Leer esta página significa estar deacuerdo con la Política de privacidad y de uso