Erromanikoaren astuntasun antropologikotik zerua ikusmiratzen duen gotikoaren zutuntasunera doan bide gara, hutsunetik (Oteiza) zerumugarantz (Chillida).
Gizakia irekia da alde guztietatik. Ez dute pertsona gizatar egiten bidea ixteak eta arazoei ez-ikusia egiteak, arreta galaraztea baizik. Bizitzan transzenditzen ez denean, intranszendente bilakatzen da gizakia.
«Haratagoko unea» da beti gizakia. «Haratagoko» horren bila gabiltzanean egin gintezke «honatagokoan» benetako gizaki bezala.
Arrain bizidunek bakarrik egin ohi dute errekan uretan gora; hildakoak errekak eramaten ditu.