Argumento de Biribilgune
Dotzena bat urtez Euskal Herritik kanpo ibili ondoren, izenik gabeko protagonistak erabaki du berriz
itzultzea Harriaga bere sorterrira. Bake garaia hasia denez Euskal Herrian, espero du ahal bezain ongi
berriz integratzen ahalko dela, ofizio aitorgaitza duen arren: Polizia Nazionaleko agentea da, eta lan egiten
du Legez Kanpoko Immigrazio Errepresioaren zerbitzu batean. Burutzekoak dituen bi inkesten
beharrendako, Senegalera eta ondotik Meaux hirira joanen da: hango herritarren bizitza partekatuko du,
eta bidenabar hausnartuko nortasunaz eta elkar-bizitzaz.0