Liburua
Epaimahaiaren erabakia
Nafar Ateneoak deitutako eta Iruñeko Udalak diruz lagundutako «Iruña Hiria» II. Nazioarteko Poesia Sariketaren epaimahaia Iruñeko Kondestablearen jauregian bildu da. Maitena Muruzabal Ollo (Iruñeko Udaleko Kultura, Hizkuntz Politika, Hezkuntza eta Kirol Alorreko zinegotzia) anderea da epaimahaiaren lehendakaria eta Ekaitz Santazilia (Nafar Ateneoko euskara eleduna eta idazkaria), Consuelo Allué (Filologian doktorea) eta Unai Pascual (denonartean argitaletxeko ordezkaria) kideak. Ahobatez erabaki dute sariketara aurkeztu diren 9 lanetatik 8 zenbakia duenari, Bihotz hauskorrak osatu eta portu handira iritsi dira izenekoari lehen sari bakarra ematea. Eguerdiko 12:00etan Maitane Muruzabal Ollo andereak plika irekita, honakoa da egilea:
Juan Karlos Lopez-Mugartza Iriarte
Saria obra irabazlearen edizioa eta 3.000 euroko dotazio ekonomikoa da. Sari banaketa datorren urrian ekitaldi ofizialean egingo da Iruñeko Udaleko Harrera gelan, eta alkate agurgarria bertaratuko da.