Une horretan tarteko adineko emakume bat, Anna, sartzen da gelan, eta pilulez eta tratamenduez mintzo zaio; baita amodioaz eta promesez ere.
Nor da gizon zahar hori? Zein da bere patua? Nor da Anna hori eta zer izan da gizon zaharraren iraganean? Lotuko al ditu gizonak aurkezten zaizkion soka mutur guztiak ordura arteko bere bizitzak zentzua izan dezan?
Brooklyngo erokeriak eleberriaren arrakastaren ondoren, Auster ildo sinbolikoago batera itzultzen da. Bidaiak scriptoriumean zehar puzzle misteriotasu bat da, idazlea eta irakurlea modu berean auziratzen dituen joko kezka-sortzailea; hizkuntza, erantzukizuna eta denboraren joana aztergai dituen eleberri asmotsua.