Argumento de Bi Anai
Etengabe errepikatzen den naturaren sasoi-gurpilean txori, katagorri, suge eta antzarek bi anaien -Paulo eta Daniel- istorioa kontatzen digute. Urtea joan urtea etorri, beti bestelako eta aldi berean beti berdin agertuko den Obabako irudimenezko lurralde hori, baina, gizakien arteko handinahi, irrika eta grinen agertoki krudela da. Paulo eta Daniel anaia atzeratua dira giza-kudelkeria horren biktimak. Gizakiok errenditzen gaituen naturaren lege zaharrean bildurik, Paulo eta Danielen munduko ibilera itogarriak txori, katagorri, suge eta antzaren fabulen munduarekin egiten dute bat, eta irakurlearengan efektu zoragarria lortzen gainera: ihesaren eta kontsolazioaren sentipen askatzailea. Zail da asmatzen nork jarri duen bere aldetik gehiago, irudimen handiko idazleak ala dohain handiko kontalariak; izan ere, oso gutxitan bezala egokitu baitzaio bata besteari. Emaitza paregabea da. Artista handi baten lana.0