Liburua
Egiara hurbiltzen bagara eta gure izateari buruzko erantzun sakonenak lortzen baditugu, nor garen eta zertarako gauden jakingo dugu. Horretarako bide bat norbere burua eta barne alkimia ezagutzea da; hau da, norbera ez den hori norbera benetan den hori bihurtzea. Esoterismorik gabe: badena beti hor da, baina, hura ikusteko, begiratu egin behar dugu. Erraza da ihesari ematea beldurra sumatzen dugunean, edo aitorpen falta sumatzen dugunean edo gure sinesmenak direla medio... Horrek energia asko kentzen digu, eta Egiatik aldentzen gaitu. Liburu honetan zeuen buruaren kontzientzia hartzeko modu bat aurkituko duzue, zer ez zareten ikusteko eta zuetako bakoitzak bakarrik egin ahalko duen bidea hasteko modu bat: bide horrek eramango zaituztete, pixkanaka-pixkanaka eta egunez egun, zeuen izanarekin, Edertasunarekin eta Egiarekin konektatzera.
Hemen proposamen bat egiten dizuegu; hau da, zenbait ariketa sinple egitea, zertarako eta kontzientzia hartze bat egiteko, Egoa lantzeko, meditatzeko, ariketa fisikoa egiteko eta modu osasungarrian elikatzeko. Horrela, eraldaketa prozesu batean murgilduko zarete, eta zeuen egiazko Edertasuna ikusiko duzue, eta, hortik, lasaitasunera eta osotasunera iritsiko zarete.