Liburu honetan galdera horien guztien erantzuna aurkituko duzu. Argitasun handiz erakusten digu artisten eguneroko lana. Maisu ospetsu nahiz anonimo izan, haien maisulan amaituak erakusten dizkigu. Margolariek, eskultoreek edo arkitektoek mendez mende eta bost kontinenteetan erabili izan dituzten teknikak agertzen dizkigu, eta obra baten edo monumentu baten testuinguru historikoa azaltzen digu. Arteari buruzko mundu osoko ikuspegi kronologikoa, forma artistikoen eraginak eta bilakaera ulertzen laguntzeko.
Kolore biziko irudi ederrez hornitua; irakurle gazteei zuzendua izan arren, helduentzat ere interesgarria.