Arretxek hain ondo deskribatzen duen submundu transgresore horretako jendea da Arrutiren banda osatzen dutenak: Urrutxurtu, Delgado eta Ereño, Arruti beraz gain. Laurak Basauriko institutuan elkarrekin ikasitakoak, Hego Uribeko droga trafikatzailerik handienetakoaren itzalean ibilitakoak aspalditik. Panorama osatzen dute neska mulata batek eta eskultore intrigazale batek, arrazoi ezberdinengatik bandakoen xede bihurtu direnak nahita edo nahi gabe.