ARIANek HABEren Helduen Euskalduntzeko Oinarrizko Curriculumak (2015) eta Ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako erreferentzia markoak (2001) proposatzen dituzten planteamendu komunikatiboa eta ekintza ikuspegia hartu ditu oinarritzat. ARIANen hizkuntzaren bi alderdiak lantzen dira, komunikazioari dagokiona eta hizkuntzaren alderdi formalari dagokiona, euskara-ikaslea alderdi bietan treba dadin.
ARIAN C1 mailak ikasleari euskaraz bizitzeko eta eroso sentitzeko bidea erraztu nahi dio, eta bide horretan, euskal unibertsoan murgiltzeko aukera eskaintzen dio, bere ezagutza sendotuz eta baita euskaraz gozatuz ere.