Donostiako Giza Eskubideei buruzko Ikastaroen Urtekariaren XV. Bildumak gizarte osoari arduratzen dion gai bati heltzen dio: giza eskubideek eta garapen jasangarriak mundu globalizatuan euren lekua egiteko dituzten zailtasunak. Bilduma honetan, unibertsitateko irakasle zein materian aditu diren zenbait pertsonek gai honek azaleratzen dituen arazo nagusietako batzuk aztertzen dituzte. Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbideak eskaintzen duen ikuspuntutik, Jordi Bonet irakasleak Gobernantza ekonomikoa eta garapen sozialaren auzia aztertzen du. Europako erregioaren eremuan, Mireya Castillo irakasleak giza eskubideek Europako Kontseiluan duten babesari loturiko gaiak lantzen ditu. Bestalde, Fernando Llanok, Zuzenbidearen Filosofiaren irakasle denak, bere jakintza arloak eskaintzen duen ikuspuntutik, garapenerako eskubidea bere dimentsio gizatiar eta unibertsalean aztertzen du. Gainontzeko parte hartzaileek, nazioarteko zuzenbide publiko zein pribatuko adituek, gai zehatzagoei loturiko arazoak aztertzen dituzte; hala nola, uraren eskubidea (Laura Movilla), kultura eta hizkuntzarako giza eskubidea (Jaime Marchán), generoa eta giza eskubideak (Nuria Camps), klima aldaketaren ondorioz beraien habitat naturaletik lekualdatuak izan diren populazioek bizi duten egoera zaila (Nuria Arenas), edota enpresa multinazionalek lurraren pilatzeengatik izan dezaketen erantzukizunaren gai garrantzitsua (Francisco Zamora).