Libros > Ciencias Humanas > Historia > Anne Franken egunkaria
Portada de Anne Franken Egunkaria

Anne Franken Egunkaria

Autores:Frank, Anne;
Categoría:Historia
ISBN: 9788497468169
Erein Argitaletxea, S.A. nos ofrece Anne Franken Egunkaria en euskera, disponible en nuestra tienda desde el 03 de Febrero del 2014. Amplia tus conocimientos con este libro de ciencias humanas, perfectamente adaptado para todos los lectores por su cuidado contenido. Este libro cuenta con un total de 336 páginas , unas dimensiones de 22x13 cm (2ª ed., 1ª imp.).
Leer argumento »
Ver todas las novedades de libros »

Argumento de Anne Franken Egunkaria

Encuadernación: Rústica
Colección: Oroimenean barrena ; 8

"Gauza guztiak esan ahal izango dizkizut, nik uste, orain arte inori ez bezala, eta laguntza handia emango didazula espero dut" esanez hasi zuen bere egunkaria, 1942ko ekainaren hamabian, Anne Frank neskatoak. Hamahiru urte bete berriak. Adin berezia, zaila, nahaspilatua. Etorkizunari dena eskatzen zaion adina, iraganaren zati handi bat arbuiatzen dena, maitasuna eta abentura eskatzen
direna, desirak oraindik izen zehatzik ez mugarik ez duena. Halako gaztetxo horrek gela gutxi batzuetan ezkutatu beharra badu, eta bere harremanak etxekoengana eta beste ezkutatu gutxi batzuengana urritzen bazaizkio, bi aukera baizik ez ditu: erotu ala idatzi.
Eta Anne Frankek idatzi egingo du. Arin eta bizitasun handiz, barrena hunkitzen digun zintzotasun, umore eta zorroztasun batez. Bizitza honetan gehien kostatzen dena nahi du: nor den eta zer gertatzen zaion jakin. Galera larriak, bat nerabea denean.Askatasuna nahi du, askatasun fisikoa ezin bada, pentsamenduarena: pertsona nagusiek –kritikatzen du– barre egiten diote; nahasmendua sentitzen
du, larritasuna, eta kexu da. Baina maitasuna ere badu. Maite du Peter eta maite du bizitza. Bila ari da, gogoetan. Baina badaki jostatzen ere. Bizi da, hitz batean. Lau paretaren artean gauza asko gerta daitezke, eta neska gazte batean bihotzean mila historia. Kanpoan, Gestapo, esespena, izuaren mendea.
Ez dago suspenserik, gazte literatura deitu ohi denean ohi den bezala. Ondo ezagutzen dugu, tamalez, protagonistaren akabera makurra. Geldiro irakurtzen dugu, beraz, xehetasun guztiak arakatuz, protagonistaren bizitza geuretuz emozioak betetzen gaituen arte.
Anneren ahotsak, tragediaren erdian bizipoza kantatzeko gaitasunaz, betirako iraungo duen oihartzuna baitu.
Tragediaren beste aldean, izan ere, bizitza baitago bizi-bizi.
0
Ultimacomic es una marca registrada por Ultimagame S.L - Ultimacomic.com y Ultimagame.com pertenecen a la empresa Ultimagame S.L - Datos Fiscales: B92641216 - Datos de Inscripción Registral: Inscrita en el Registro Mercantíl de Málaga, TOMO: 3815. LIBRO: 2726. FOLIO: 180. HOJA: MA-77524.
2003 - 2019, COPYRIGHT ULTIMAGAME S.L. - Leer esta página significa estar deacuerdo con la Política de privacidad y de uso