Argumento de Amattoren Uzta
Erraten zuen ere, nahi baldin bazen froga bat, egiazki Axular salbatua izan zela, eta deabrua bentzutua eta garaitua, aski zutela bihotza kentzea eta ezartzea
sagarrondo baten gainean: zeruan baldin bazen, fika edo mika batek eramanen zuela bihotz hori, eta zigortua bazen, bele batek. Hala egin zuten. Eta etorri ziren berehala bele bat eta mika bat, karrankaka! Baina ez zuten ez batek ez bertzeak bihotz hura eraman. Hurbildu zen uso xuri bat, eta hark igan zuen Axularren bihotza, zeruetan goiti.1