1965eko martxoan iritsi ziren Aljerrera Eneko Irigaray eta Julen Madariaga, ihesi, Frantziako estatutik kanporatu eta sei hilabeteko espetxe zigorra jaso ondoren. Aljeriak independentzia lortu berria zuen, eta mundu osoko liberazio mugimenduek ordezkaritzak zituzten han. Eneko Irigarayk han eman zituen ondorengo hamaika urteak, ETAren ordezkaritzaren kargu. Hala, bada, ez du beharbada eragin funtsezkorik izan ETAren bilakabide estrategikoan, erabakiak hartzeko orduan gutxiengoan egotea egokitu baitzitzaion beti, baina haren eskua ezinbestekoa izan zen erakundeak nazioartean izan zuen proiekzioan.