Argumento de Alfonsina Storni
Itsasoz jantzi omen zen behin Alfonsina Storni. Halaxe dio Alfonsina y el mar kantu famatuak, Ariel Ramirez-ek konposatu zuena Felix Lunaren letrarekin, eta gerora gisa askotariko jendeak interpretatu duena. Janzki horrek, jakina, egitate ez hain poetiko bat gordetzen zuen, Storniren suizidioa alegia. Kantuak dioenez, Storni ezarian, urratsez urrats, barneratu zen itsasoan; ikerlariek beste bertsio ez hain poetikoa babestu dute, ordea. Uharri batetik bota omen zuen bere burua uretara Mar de Platako La Perla hondartzan, berrogeita sei urte zituela. Aspaldi zen minbizi malapartatu bati buru egiten ziola.0