Argumento de Aitak Esan Dit
Zeruan hegan dabiltzan enarei begira daude Xuban eta bere aita...
«Lurraren bestaldeko muturrera doaz», azaldu dio aitak.
«Handitzen naizenean, horren urrun joan ahal izango naiz ni ere?», galdetu dio Xubanek.
«Horixe! Eta baita urrunago ere», erantzun dio aitak.
Xubanek galdera ugari egiten ditu, etengabe?, bere beldurrak agerian utziz. Aitak lasaitu egingo du erantzun egokiekin, eta adorea, askatasuna eta maitasuna eskainiko dizkio hitz ederren bidez.
?Bizitzaren bidaiak? haurrengan pizten dituen beldurrei aurre egiteko lagungarria den kontakizun poetikoa.0