Norbait begiratzeari uzten diogunean hasten da pertsona hori ikusezina izaten. Erriren amaren ahotsetik belaunaldi gatazkez, amets galduez, emakumeez eta haien semeez egin ahal izango dugu gogoeta, umore printzez eta egunerokotasunari loturiko hunkipen poetikoz. Misterio giro batek biltzen du " Aire ikusezina " antzezlana, baina batez ere, pertsonekiko elkartasunak: ikusezin izateari utzi nahi dioten pertsonekiko elkartasunak.