Liburua
Lekuak sortu ditugu berritasunaren izenean. Lekuak bete behar ditugu, orain, bizitzaren poetika txertatzeko gure egunerokotasunean: etxean, eskolan, auzoan, plazan, kultur-etxean, bus-geltokian nahiz parkean.
Haur poesia ez da irtenbide bakarra, ez da konponbide osoa, ez da panazea. Ahozko haur poesia berreskuratzea, ordea, geure hasierako izatearen zati bat berreskuratzea da: geure ahotsa.
Mintzoaren sustraia kantuan omen dago eta munduaren galera musikaltasunaren galeratik omen dator.
Has gaitezen, bada, kantuan berriro.