Baina eraikuntza horiez gain, badira desagertu zaizkigun beste hainbat bazter ere, donostiarron ohitura, sinesmen, bizipen eta bizimoduaren testigantza zuzena jaso duten beste hainbat leku, Donostiako historia, toponiminia eta paisaiatik betiko joan zaizkigunak. Horiek ere bildu nahi izan dituzte, berreskuratzea ezinezkoa dela jakinik, bilduma honetan behintzat betiko gordeak egon daitezen. Era berean, gaur oraindik hor, ahaztuak, zokoratuak, deigarri ez diren edo besterik gabe, mehatxupen dauden bazterrak ere, ezagutarazten saiatu dira, aurrerantzean ere iraun eta behar bezalako miresmenaz ikusiak izan daitezen. Bazter horietako bat txikitua denean, belaunaldi askoren historia eta bizitzaren eszenatokia desagertzen baita.